XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)1910 garren urtean ertzain-laguntzalle bezela Mrs. Hughes andrea izendatu zuten.

Lau urte beranduago, Jaurlaritzako batzorde bat Gaizkille-Legedia aztertzen ari ta aldaketa batzuk sartzerakoan, Macdougal andereñoaren lan bikañaren berri jakiñik, erri aundietan, berak egindakoen antzeko lanetarako, emakume-ertzañak izendatzea eskatu zuten.

Gizonezkoen lekuak bete

Urte artan bertan sortu zan Ludi guziko Lenengo Gudatea ta gudarostera joandako gizonezkoak utzitako lan-lekuak emakumezkoak bete zituzten.

Oetako lanetako bat ertzaintza zan eta izan zuten adore, ausardi ta kemen arrigarriagatik, 1917`gn. urtean Londres`ko ertzain-buru zan Sir Edward Henry`k, Mrs. Stanley andrearen mendean eun ertzañeko taldea sortu zuan.

Jazki bereziekin jantzi ziran; zortzi orduko saioak zituzten eta batez ere Londres`ko burni-bideetako geltokietan ta egurastokietan, guda zala ta bertara etorritako emakumezko ta aurrak zaitzen zituzten.

Emakume-ertzain aiek iñor espetxeratzeko eskubiderik etzuten eta beti ertzain jazkiekin jantzitako gizonezkoekin ibilli oi ziran.

Garai artako ertzain agirietan emakumezkoak ertzain izan zitezkeanik etzan oraindik ikusten eta 1918 iritxi zan eta artean emakumezkoak ezin zin egin zuten ertzain bezela.

Gaur-egun, Inglaterra`ko ertzaiñen artean 4.200 emakumezko dira, tartean Eskozia`ko 400 eta Londres`ko 650 dirala.

Emakumeak ertzain salletan sartu arren, urte askotan mutillekin, gaztegaizkille ta emakume-iltzalleekin bakarrik lan egin zuten.

Ar-eman aundiak gazteen legeauste ta okerrak zaitzen zituzten erakundekoekin zituzten, Macdugal andereñoak egin zuan lan berdintsua egiteagatik.

Guda garaiean egazkiñen sarraldietan laguntzalle

Ludiko Bigarren Gudatean gizonezkorik ez eta beste eratako lanetan asi ziran; egazkiñen sarraldiak sortu arazten zituzten arazoak eta txikitutako etxeen azpian gelditzen ziranak gaizkatzen, gizonezko ertzañekin batera lan egin zuten eta baita estraperlo ekintzak eta bideak urratzen ere.

Andik onuntza ertzain lanetan gero ta barrurago sartzen joan ziran emakumezkoak.

Londres`ko ertzaintzaren zati nagusi bat dira ta era guztietako erailketak aztertzen eta erabakitzen saiatzen dira.